XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta amabost egunetik amabost egunera egin bear diranak, berdin: gaur lixibako oialak bildu, gero astindu, gero errekan garbitu, gero legortu, tolostatu, plantxatu eta jaso... gero berriz zikintzeko... gero berriz asteko!

Ez, ez da arritzeko nere gogoa illun bada: ain da izar gutxi nere bizian...

Baiñan zer diot?

Ez ote dira nere antzeko mundu ontan bizi diran guztiak?

Osasuna euki ezkero, zerk larritzen nau? Lanak?

Ez al dute biotza illunago alperkerian bizi direnek?

Ez al dakit neronek bereala aspertzen naizela zeregiñik ez baldin badet?

Esate baterako, egun pare bat etxetik kanpo igarotzen dedanean?

Lana... Ba al da lagun oberik?

Ixo... Elizako kanpaia... Apaiza Sanctus-ean...

Jauna, zu ere beti asten...

Goizero gugana jetxi...

Zer, goizero?

Une guztietan, gure ondotik zabiltza!

(...)... Jauna, nere Izarra!

Orra non argi arrigarri batek argitzen duen berriz nere biotza...